Elkarbizitza eta ikaskuntza Bazasen

 


Bazasko herrian igarotako lau egunak esperientzia oso positiboa izan dira, bai maila pertsonalean eta baita ere maila profesionalean.


Esperientzia paregabea izan da, beste herrialde batzuetan lan egiteko moduak ezagutzeko aukera eman diguna, euren kultura-ukituekin, askotan gure lan-egiteko moduarekin alde handiak erakusten dituztenak.


Oso hunkigarria izan da gure ikasleen agurrak ikustea, triste, ezagutu dituzten lagun eta “familia” berriei agur esanez. Oso hunkigarria, bizi duten egonaldiaren zenbaterainoko gozamena islatzen duena.

 

Eskerrik asko hain ondo tratatu gaituzten familia eta irakasleei.

Comentarios