*Azken eguna Zagreben: Bihotza eskeronez beteta*




Zagreben igarotako abentura hau amaierara iritsi zen, baina ez nola hala, modu oso berezian baizik. Azken egun hau hunkigarria eta ahaztezina izan zen Carmen eta niretzat (Oihane).



Atzoko eguna ezberdina zen ikastetxean: eskualdeko hizkuntza erromanikoen txapelketa ospatzen zen, eta partaide guztiak bisitatzen ari ginen zentro honetan elkartu ziren. Giroa polita zen oso, bizia eta aukeraz betea.


Gure lehen asmoa hango espainierako irakasleekin berriz elkartzea izan zen. Elkar ikusi bezain pronto, gosaltzera joan ginen denok batera. Azken ordu horiek elkarrekin pasatzea, esperientziak partekatzea eta barre egitea izan zen opari biderik onena.



Harrera ezin hobea jaso dugunez, zuzendariarengana joan ginen gure esker on guztia adieraztera. Sorpresa polita hartu genuen orduan: irakasleen bazkarian parte hartzera gonbidatu gintuzten areto nagusian. Ohore bat izan zen haiekin mahaia partekatzea eta kroaziarren abegikortasuna azken unera arte sentitzea.


Eguerdian, gure lagun eta kide Dominic-ek erreserbatutako taxia etorri zitzaigun bila (mila esker, Dominic, dena hain erraza egiteagatik!). Handik aireportura joan ginen, bi hegaldiko bidaia bati ekiteko:

1. Zagreb -> Munich

2. Munich -> Bilbo


Nekeak jota iritsi ginen arren, maleta ez dugu arropa soilik ekarri; oroitzapenez, lagun berriez eta Erasmus+ programak ematen duen indarrez beteta bueltatu gara.


Eskerrik asko, Zagreb, bihotz-bihotzez!




Comentarios