Last days in Zagreb.

Esperientza honen bukaerara iritsi gara, egun oso aberasgarriak bizitzeko aukera izan dugu Kroazian. Igandeko arratsaldean Naia eta Ikerrekin elkartu ginen hirian paseo bat emateko, txoko berriak ezagutzen jarraitzeko eta askari bat hartzeko. Bitartean, beraien esperientziak kontatu zizkiguten: nola moldatu diren, egin dituzten plan ugari, ezagutu dituzten lagun berriak...




Gainera, gure lankidea Dominic-ek Samobor izeneko Kroaziako herri ederra ezagutzera eraman gintuen. Hiriaren girotik urrun, herri lasai eta berezi bat ezagutzeko aukera izan genuen, Kroaziaren beste alde bat erakutsi ziguna. Bere kaleetan ibiltzea eta bertako giroaz gozatzea benetan esperientzia polita izan zen.



Bestalde, Dominic-ek lan egiten duen institutua ere bisitatu genuen, ikasleak egon diren ikastetxea hain zuzen ere. Oporraldia zenez ez zegoen klaserik, baina hala ere oso interesgarria izan zen beste herrialde bateko hezkuntza-sistemara pixka bat hurbiltzea eta bertatik bertara ezagutzea.

Azkenik, eskerrak eman nahi dizkiogu Dominic-i egun hauetan eskaini digun harreragatik eta antolatutako plan guztiengatik. Eguraldiak askorik lagundu ez badu ere, oso oroitzapen onarekin eta esperientzia bikain batekin itzultzen gara etxera. Era berean, aukera hau eduki izana eskertu nahi dugu, asko gozatu baitugu, eta uste dugu ikasleentzat esperientzia paregabea izan dela, bai maila pertsonalean bai akademikoan.

Hurrengora arte!

Noa eta Aingeru

Comentarios